0

ARTZAI TXAKURRAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 6:25 in , ,

Euskaldunen artzain tradizioaren ondorio da; artzain-zakurren txapelketak gure herriko baldintza geografikoetara ondo egokitzen zen produkzio jarduera baten garapenaren ondorioz sortzen dira. Euskal mitologia osatzen eta sartzen den lehen artzain-zakurra "Alarabi" izan zen. Arratiarrek ziotenez, artalde txiki bateko artzaina zen.

ZAKURRA ETA ARTZAINA. XX.mendearen hasiera arte, gutxi gorabehera, artzainek ez zituzten zakurrak erabiltzen. Artzainarentzat zakurra ardien etsairik handiena zen, izutu, hozkatu eta min ematen zielako. Artaldeak txikiak ziren eta artzaina nahikoa zen bera babesteko edo mutikoen laguntza izan ohi zuen.

PROBAK

Hirurogeiko hamarraldiaren erdialdetik aurrera Euskal Herriko ardi-txakurra txapelketa bat ere ospatzen da eta bertan euskal lurralde guztietako artzainek hartzen dute parte. Probak hiru motatakoak izaten dira:

1)Esanekotasun proba. Proba honen bidez zakurrak ibilbide jakin bat egin behar du 3 minututan, bere senaren arabera egingo lukeenetik desberdina izango dena.

2)Ardiak toki jakin batera eraman eta hesi batetik barrena igararaztea 6 minututako denboran.

3)Artaldea artegian sartzea 7 minututan.

BALDINTZAK

Artzainak oihu eta txistuen bidez bere zakurraren mugimenduak zuzentzen ditu. Hemen ere sailkapena denbora eta penalizazioen arabera egiten da (abelburuak hozkatzen dituen zakurra deskalifikatuta geratzen da). Bi zakurrek bere lana egin ondoren artaldea aldatzen da, ibilbidea ikasten baitute eta hori abantaila izango litzateke ondorengo lehiatzaileentzat.

BESTELAKO SARIAK

Sari osagarriak izaten dira, hala nola, dotoreen jantzitako artzainentzat eta aurkezten diren zakurren artean arraza hobenekoentzat.


0

SEGALARIAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 2:27 in , ,

Baserrietan dauden lan desberdinen artean belarra moztea da arruntena. Belarra moztearen inguruko lehiaketak, herri kiroletako gainontzeko espezialitateak bezalaxe, baserriko lanetan du jatorria. Ikuiluan dagoen ganaduak jatea behar du egunero. Beraz, belarra azkar moztu eta bildu behar da, ustegabeko euriak belarra hartziduraz honda dezakeelako. Belarra azkar mozteaz gain askotan aldapa handitan egin behar da lan eta baserritarrak jarrera zailak hartu behar izaten ditu segatzerakoan.
Sega altzairuzko pieza batez, alde zorrotz batekoa, eta bi heldulekuko kirtenaz osatzen da.

Sega-apostuetan parte hartzen dutenek, belardi bateko belarra mozten dute segaren bidez. Irabazlea kilo gehien mozten duena da. 60 minutu, 90 minutu eta 120 minutuko probak izaten dira.


0

TXINGAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 1:46 in ,
Bizkaitik heldu da kirol hau, eta probintzi honetan beste edozein lekutan baino ezagunagoa da.


Proba honetan, esku bakoitzean 50 kilotako txingak eramanda (nesken kasuan 25 kilo), plazak osatu behar dira. Orduerdian plazarik gehien egiten duenak irabaziko du apostu edo proba. Proba denboran deskantsuak egin ditzake eramaileak, baina ezin izango ditu txingatik eskuak kendu. Plaza bakoitza gutxi gora behera, 28 metro dira.

NEURRIAK. Txinga fundizio-pisuak edo burdin trinkoko totxo bat izaten da, forma zilindrikoa izan ohi dute, 30 zm-ko altuera eta 16,30 zm-ko diametroa; heldulekuak 5,50 zm-ko altuera eta 22 mm-ko lodiera du eta leuna da.

PREST ENTZUTEAN, atleta irteteko posizioan jartzen da pisuei helduta, eta txilibitua entzutean abiatu egiten da.

JOKOAREN ARAUAK. Txingolaria geratu egin daiteke edo berak egoki irizten duen erritmoan eraman, baina ezin ditu pisuak askatu ez eta gorputzeko ezein atalen gainean jarri. Arauen kontrakoa da, era berean, pisuak aurrera jarutikitzea. Lehiatzaileak ezin dezake bere garraioa erraztu edo arinduko duen ezein produktu eman. Hauetako edozein huts egite deskalifikazioarekin zigortzen da.
Plaza edo iltze bakoitzaren amaieran, oinetako batekin amaierako zinta zapaldu behar du. Neurketa berriz, atletak utzi edo erortzen zaion lehen pisura artekoa izaten da. Aurreratuen dagoen puntua hartzen da neurketa puntu gisa.


0

HARRI JASOTZAILEAK eta LASTO ALTZALEAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 1:40 in , , ,
HARRI JASOTZAILEAK


Harri-jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste pertsonalei dagokienez. Aizkorarekin eta pilotarekin gertatzen ez den bezala, kirol horietan oso garrantzitsuak baitira txapelketak, ia ez dago harria jasotzeko txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan markak hausten dituzten heinean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak. Honenbestez, 300 kiloko mugara soilik hiru harrijasotzaile iritsi direla esan dezakegu: Goiazko Gibitegi, Leitzako Iñaki Perurena eta Mikel Saralegi txapeldunak. Hala eta guztiz ere, harrijasotzaile batek lortutako arrakasten muntaz ohartzeko, oso kontuan eduki behar da harrijasotzaile horren beso-luzeera, zenbaitetan markak hausteko aukera mugatuko baitio.

APUSTUAREN LEHIA plazan egiten da, jendaurrean. Pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz.

MODALITATEAK. Harri-jasotze kirolean bi modalitate nagusi bereizten dira: Harri handiak eta Harri txikiak. Harri txikien kategoriara biltzen dira 150 kilo bitarteko harri txikiak, eta harri handienera pisu handiago dutenak. Harri txikiekin lan egiten duten kirolariek bizkorrak izan behar dute eta erresistentzia handikoak eta harri handiekin lan egiten dutenak nagusiki beren gorputz-egitura garatu beharrean daude.
Mota askotako harriak izaten dira, forma erregularrekoak alegia: kubikoa, errektangularra, zilindrikoa edo borobila (esferikoa)
Harri jasotzaileek beraien gorputza babesteko: bular-babesa, gerrikoa eta praka-babesa daramatzate.

LASTO ALTZALEAK

Kirolaren muina ahalik eta kopuru handienean jasotzea lasto fardo bat, polea baten bidez, altuera jakin batetara.

PISUA ETA NEURRIAK. Lasto fardoak 45 kg-ko pisua eta 50-60 zm-tako altuera, 80-90 zm-tako luzera eta 45-55 zm-tako zabalera izan beharko du. Emakumezkoen txapelketan 30 kg-tara murrizten da pisu hau.

POLEA. Soka 5 metroko ibilbidea egiteko moduan jarriko da, betiere goiko korapilotik behera, eta polearen diametro maximoa 300 mm-takoa izango da.

SOKAREN gutxieneko diametroa 30 mm-takoa eta gehienezkoa 35 mm-takoa izango da.

PROBA, 120 segundotako iraupena izango du eta hasieran, fardoa, zoruan kirolariaren oinetan utzita hasiko da. Marka, aipatutako denbora jorretan egindako jasoaldiak izango dira. Jasoaldi bat baliozkoa izan dadin fardoak zorua eta poleako sokaren korapiloa ukitu behar ditu.


0

IDI-PROBA eta GIZON-PROBA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 1:31 in , , ,
IDI-PROBA



Euskal Herri kirolen artean, idi-probak toki berezi batean kokatu behar dira, berau baita, bere jatorria baserritarren lan jardueran eta abereen arteko harremanetan duen modalitate bakarra. Batez ere abelburuak izan ohi dira eta horregatik deitzen zaie idi-probak.

Baserriko langilearentzat, abelburua baliorik handieneko ondarea da. Eta izan ere abere hitzaren etimologian oinarritzen da aberastasun hitza. Abelburuen lana oinarriko eta ezinbestekoa izan da eta oraino ere horrela nekazaritzaren munduan.

IDIA. Euskal Herriko eremuan, idiak mota orotako lanetan jardun du: itsas portuetan merkatalgaiak garraiatzen zituzten eta ontziak eraman eta ekarri portura ontzioletatik; mendian enborrak edo harria ateratzen zuten; meategietan eta harrobietan bagoitxoak eta gurdiak garraiatzen...

LEHIAKETA. Nekazaritzako abereak eta zamabereak, idiak, lehian hasten dira auzokoek desafioa elkarri botatzen diotenean, beren idiak zein baino zeinek azkartasun eta trebezia handiagoz eta denbora laburrenean ibiltzen dituen jakiteko.

Bai neurketa eta bai edozein hutsegite dela eta jar daitekeen penalizazioa plazako epailearen gauza izaten da, ea berari dagokio, eta berean, abereak pisatzerakoan sor daitezkeen bestelako auziak konpontzea.

Idi probaren helburua, uztarri batez loturik doazen idi-pareak harri handi bat orduerdian arrastaka eramatea da.

Denbora jakin batean pisu jakin bat (harri handi bat, 1.100 kilotako oinarri baten inguruan), distantziarik luzeenera eramatea lortzen duten idiak dira irabazleak.

Ez da onartzen, abelburua kolpatzea edo ziztatzea zakarkeriaz, bai ordea, xaxatzea urritz akuiluarekin, beti ere eztena edo ziria 11 milimetro baino txikiagoa bada.

Joandako mendeetan pilota eta palankarekin batera idi-probak izan dira gure herriko kirol-ikuskizunik garrantzitsuenetakoa.


GIZON-PROBA


Kasu honetan, gizonek eramaten dute harria arrastaka eta ez animaliek.

Denbora jakin batean, harria, distantziarik luzeena eramatea lortzen duena da irabazlea.

Gizon-probak banaka edo taldeka joka daitezke.

Harriaren pisua, tiraka dabiltzanen kopuruaren araberakoa da. Arinenek 5oo kg inguru pisatzen dute. Handienek 4 tona baino gehiago pisa dezakete.

Harria, plaza eta arauak, idi-probetan dauden antzekoak dira.

Gizon-probak Bizkaian jokatzen dira batez ere.


Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.