0

HAURRAK ETA MUGIMENDUA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 6:18 in , , ,

Haurrek mugitzeko beharra dute. Baina beharra ez ezik, haurrek mugitzeko gaitasuna ere badute.
Garapen fisikoa oso faktore garrantzitsua da hezkuntzan, ez gizakioi eragiten diguten eta ikusten diren ezaugarriei dagokienez bakarrik, hauek garrantzia sozial eta praktikoa izan dezaketen arren, baizik eta nerbio sistema eta zerebeloaren heldutasunak, adin desberdinetako ikasleen potentzial kognitibo eta ikasteko gaitasunari limiteak jar dakizkielako.

Lau urteko haurrek, adibidez, mugimendu mota asko egin ditzakete eta modu desberdinetan desplazatu daitezke. Pertsonaren garapena eta hezkuntzarekin batera, haurraren mugimenduek eboluzionatu egingo dute. Beraz, bere mugimendu gaitasuna ez da egonkorra; heldutasun maila eta esperientziari esker zeregin gero eta konplexuagoak egingo ditu. Modu progresiboan gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak eta jarrerak bereganatu ditu eta ondorioz, jardutea egokitzen zaion ingurune desberdinetara gero eta hobeto moldatuko da. Hau guztia horrela izateko, eskolak eta familiarteak eskuartu behar dugu, eta umeei gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak... bereganatzeko baliabideak eskeini.

0

LEHEN HEZKUNTZAN SOIN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIEI BURUZ

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:56 in , , , ,
Gorputz Hezkuntza irakasgaia, ez da beste irakasgaiak bezalakoa. Ikasgelako aulkian eserita, geldirik, ordu luzeak pasatu ordez, irakasgai honetan mugitzeko eta gorputza askatzeko aukera ematen zaie haurrei. Bertan sortzen diren elkarrekintzak Hezkuntza Proiektuetan ezarritako zehar lerroak, balioak, jarrerak eta portaerak lantzeko aukera aparta eskaintzen digute.
Hala ere, iaz(2008) Eusko Jaurlaritzak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiak betetzen dituen orduen murrizketa planteatu zuen. Erabaki horrek, zeresan asko eta urduritasun handia sortu zituen, eta euskal irakaskuntzan gairik garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Erabaki horren aldekoak eta kontrakoak agertu ziren beste hainbat gaitan gertatzen den bezala.
Ni pertsonalki, ez nago ados Eusko Jaurlaritzak hartu zuen erabaki horrekin, soinketa irakaskuntzaren alde nago, beste edozein irakasgai bezain garrantzitsua dela iruditzen zaidalako. Osasunerako ona izateaz gain, beste hainbat arlo garatzen dira soinketarekin: gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta komunikatiboak adibidez. Gauza horiek guztiak, ez dira beste edozein irakasgairekin lortzen. Nire ustez, soinketak elkarlana, integrazioa, balioak eta lortu daitezkeen gaitasunak modu natural batean lantzeko aukera ematen du.
Soin hezkuntzako ordutegien murrizketaren kontra eginiko bideo bat aurkitu dut youtube-n eta hemen jarri dut guztiok ikusi ahal izateko.

Azkenean, honela geratu ziren 2008-2009ko soinketako ordutegiak, SOHAT-en (Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea) horrialdean irakurri dezakegun bezala.

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.