0

BOLO JOKUAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 2:22 in , , , , , ,

Euskal Herrian oraino praktikatzen diren joko guztien artean zaharrena izatearen ohorezko postua dauka. Jatorria iluna da eta, horrenbestez, zaila bere antzinatasun hori finkatzea; hala ere, badakigu orain bost mende gure herrietan bolak jaurtikitzen zirela zutik jarritako makila batzuen aurka.
BOLATOKIA. Egia esan, nahiko bitxia izaten zen udal bolatokirik gabeko herria; eta bolatokiaren kudeaketa eta alogera eskubideak enkantean atera ohi ziren urtero. Boloa eta sagardotegietako bizitza hertsiki lotuak zeuden. Izan ere, sagardotegiko langileen atseden orduak betetzeko tokia izan ohi zen eta sagardo tragoen artean eta bertsolarien bertsoen artean, apustuak izaten ziren makilan botatzen zein zen trebeena ikusteko.

BOLOAK. 9 bolo edo makila jartzen dira eta horien artean bat txaparro izenekoa, txikiagoa da eta ez da bota behar. Makilak arte-zuraz daude eginak, bola bezalaxe. Euskal bolariaren bolak 3 eta 9,5 kilo pisatzen ditu.

MODALITATEAK

Gaur egun, Euskal Herrian, hiru modalitate jolasten dira:

ESKUTXULO: Gipuzkoan tipikoa da. Joko sinpleena da. Hiruko hiru errenkadatan jartzen dira 9 bolo edo makila eta aurretik txaparroa jartzen da 9 metrotara. Botatako makila bakoitzak puntu bat balio du eta, guztira, 8 aldiz jaurtikitzen da bola. Bada ordea, eskutxuloaren bariante bat Bizkaia eta Araban 18 kiloko bolarekin, eta txaparroa botatzean penalizatu beharrean , 5 puntu gehitzen ditu.

IRUTXULO: Ez da txaparrorik jartzen eta erabiltzen den bola hiru kilokoa eta zulorik gabekoa izaten da; eta esku-ahurrarekin bultzatzen. Boloak lerroan jartzen dira. Gehien zabalduta dagoen modalitatea da, ia Bizkaia osoan, Araban eta Gipuzkoako mendebaldeko eskualdeetan jokatzen baita, hala ere izaten dira bariante txiki batzuk.

BOLA-PALMA: Santanderko lurraldetik etorritako modalitatea da. Ez du txaparrorik, 9 makilakoa da eta bola, 3 kilo ingurukoa, airera jaurtiki behar da.


0

KORRIKALARIAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 2:22 in , ,

Gaurko belaunaldi gazteentzako korrikalaria landa inguruko pertsonai lausoa da, goi mailako lehiaketako kirolari modernoak duen ospearekin erkatuz. Nolanahi ere, hirugarren miliurteko gazte horrek jakin beharko luke, bere aiton-amonen garaian korrikalari handiek, gaur egun txapeldun olinpikoek sortzen duten miremen bera sortzen zutela eta, garai hartan gaur bezala, jendeak kilometro asko egiten zituela atleten arteko lehiaketa horiek ikustera.

Esango genuke, korrikalari tradizionalak fondoko lasterkariaren eta martxistaren artean jarduten zuela. Nagusiki distantzia luzeko ibiltari bat zen.

JANTZIA. Beti eramaten zuen makila, urritza; eta txapela edo buruzapi bat, abarkak eta kotoizko galtzerdiak oinetan, prakak belauna bitartekoak, felpazko alkandora eta gerrrikoa gerrian. Lasterketen tokia zezen-plazetara aldatu zenean, ordea, korrikalariak alpargatak, maukarik gabeko kamiseta eta praka motzak.


0

ZAKU LASTERKETA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 2:21 in , , ,

Korrikalariaren beste aldagai nahiko zaharra da, lasterketa bizkarrean zama bat eramanez egitea.


JOKOAREN OINARRIA, MATERIALAREN EZAUGARRIAK, ARAUAK

PISUA. 80 kiloko zakua izaten da. Artoz, gariz edo antzeko zerbaitez beteta dago eta zakuaren ertzetan sokaz lotutako heldu leku batzuk izaten ditu.

DISTANTZIA ETA PARTE HARTZAILEAK. Ibilbidea 120 metro lerro zuzenean izaten da. Kaleak markatuta egoten dira eta korrikalari bakoitzak errespetatu behar ditu, kanpo geratu ez badu nahi. Erreleboka jokatzen da banaka eta taldeka.

BALDINTZAK. Lasterketa hasi aurretik zakulariak zakua bizkarrera eramateko laguntza izan dezake. Zakua bizkar gainean eramanez hautsiko balitz, gertatu zaion taldeari proba guztia hasieratik errepikatzeko aukera emango zaio. Baina hautsi erori ondoren hausten bada, zakua zeramana deskalifikatuta geratuko da.


0

LOKOTX BILTZEA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 2:21 in , , ,
Klikatu hemen


Jokoaren oinarria da, lokotxak, edo oskolak, saski batean biltzea ahalik eta denbora gutxienean. Lokotxak lerrotan jartzen dira elkarrengandik 1,25 metrotara. Horretarako, lehiaketa gunean parte hartzaile adinako saskiak jartzen dira, guztiak berdinak, 40-50 zm bitarteko diametroa eta 40-50 zm-ko altuerakoak.

LOKOTXAREN NEURRIA 14 eta 20 zm bitartekoa izaten da. Borobilak edo laukizuzenak izan daitezke.

DISTANTZIA ETA LOKOTX LOPURUA. 1,25 zm-tara jartzen da lehen lokotxa, bigarrena beste 1,25 zm-tara eta horrela elkarren segidan 25 jarri arte. Lokotxen txapelketatan ordea, ohikoena da jokoa 50, 75 edo 100 lokotxetara jokatzea; eta kasu hauetan lokotxa errenkada bat izan beharrean, bi, hiru edo lau egiten dira lehiakide bakoitzarentzat.
Partehartzaileek edonola ere lokotx guztiak bildu behar dituzte beraien saskian, banaka eta beti ere ezingo dute lokotx bat hartu, aurretik eramandako lokotxa ez bada saskian sartzen. Dena den, nahi gabeko hutsegite bat izango balitz, eta lokotxa berri bat ekarriko balu, aurrekoa sartu aurretik, penalizazioa ezarriko zaio eta lokotxa zegoen tokitik 1,25 m urrunago jarriko da.


Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.