0

BOLO JOKUAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 2:22 in , , , , , ,

Euskal Herrian oraino praktikatzen diren joko guztien artean zaharrena izatearen ohorezko postua dauka. Jatorria iluna da eta, horrenbestez, zaila bere antzinatasun hori finkatzea; hala ere, badakigu orain bost mende gure herrietan bolak jaurtikitzen zirela zutik jarritako makila batzuen aurka.
BOLATOKIA. Egia esan, nahiko bitxia izaten zen udal bolatokirik gabeko herria; eta bolatokiaren kudeaketa eta alogera eskubideak enkantean atera ohi ziren urtero. Boloa eta sagardotegietako bizitza hertsiki lotuak zeuden. Izan ere, sagardotegiko langileen atseden orduak betetzeko tokia izan ohi zen eta sagardo tragoen artean eta bertsolarien bertsoen artean, apustuak izaten ziren makilan botatzen zein zen trebeena ikusteko.

BOLOAK. 9 bolo edo makila jartzen dira eta horien artean bat txaparro izenekoa, txikiagoa da eta ez da bota behar. Makilak arte-zuraz daude eginak, bola bezalaxe. Euskal bolariaren bolak 3 eta 9,5 kilo pisatzen ditu.

MODALITATEAK

Gaur egun, Euskal Herrian, hiru modalitate jolasten dira:

ESKUTXULO: Gipuzkoan tipikoa da. Joko sinpleena da. Hiruko hiru errenkadatan jartzen dira 9 bolo edo makila eta aurretik txaparroa jartzen da 9 metrotara. Botatako makila bakoitzak puntu bat balio du eta, guztira, 8 aldiz jaurtikitzen da bola. Bada ordea, eskutxuloaren bariante bat Bizkaia eta Araban 18 kiloko bolarekin, eta txaparroa botatzean penalizatu beharrean , 5 puntu gehitzen ditu.

IRUTXULO: Ez da txaparrorik jartzen eta erabiltzen den bola hiru kilokoa eta zulorik gabekoa izaten da; eta esku-ahurrarekin bultzatzen. Boloak lerroan jartzen dira. Gehien zabalduta dagoen modalitatea da, ia Bizkaia osoan, Araban eta Gipuzkoako mendebaldeko eskualdeetan jokatzen baita, hala ere izaten dira bariante txiki batzuk.

BOLA-PALMA: Santanderko lurraldetik etorritako modalitatea da. Ez du txaparrorik, 9 makilakoa da eta bola, 3 kilo ingurukoa, airera jaurtiki behar da.


0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.