0

KORRIKAREN 16. EDIZIOA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:34 in , , ,
Hezkuntza eta kirola hertsiki loturik daude. Gure Euskal Herri honetan, gurea den euskara indartu nahian, 1980.urtean irten zen lehenengoz gure errepideetara korrika. Korrikaren sustatzailea AEK izan zen, eta bi urterik behin irtetzen da korrika.

2009.urte honetan berriz ere korrika etorri da gure kaleetara. Korrikaren 16. edizioa izan da aurtengoa, eta inoiz baino harrrera hobea izan duela esan da.

Euskararen alde, kalera korrika irten garen guztiok emozio handiz bizi izan dugu edizio hau, eta hurrengo edizioaren zain geratzen gara. Haur, gazte eta helduak hartu dugu parte. Herriz-herri joan gara "ongi etorria" ematen eta aurtengo leloa zabaltzen: ONGI ETORRI euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Tuteran hasi zen korrika martxoaren 26-an eta Gaseizen eman genion amaiera apirilaren 5-ean.



Beti bezela korrikari amaiera emateko jaialdi bat antolatu zen. Esan bezela Gasteizen amaitu zen korrika 16 eta bertan antolatu zen jaialdia. Ekitaldi ezberdinen artean kontzertuak izan ziren, eta kontzertuetako bat Betagarrirena, korrika 16-ren abestia egin duen taldearena. Abesti honen bideo klipa beheko hau da.




Eskolek urtero bezala parte hartzeko aukera izan dute, eta horrela euskara kirolaren bitartez bultzatu.


0

FUTBOLA DA NIK PRAKTIKATZEN DUDAN KIROLA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:33 in ,
Aurreko post-ean idatzi dudan bezela, futbola da umeen artean hedatuen dagoen kirola. Nik neuk ere futbolera jokatzen dut Arratiako nesken futbol taldean, Igorren, Arratiako Bailaran. Urdina eta horia dira gure koloreak. Orain denboraldia amaitu berri dago, eta mailaz igotzea lortu dugu.



Kirol hau praktikatzeak eguneroko ekintzetatik deskonektatzen laguntzen dit, eta uste dut umeei ere horrela lagun diezaieketela futbola praktikatzeak. Eskolan egin behar dituzten lan guztietatik deskonektatzeko, eta horrez gain beste umeekin erlazionatzeko, zein bizimodu osasuntsua eramateko ere oso lagungarria izan daiteke futbola.


0

FUTBOLA ORAINDIK ERE ERREGEA GURE ESKOLETAKO PATIOETAN

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:29 in , , ,

Urteak joan, urteak etorri, futbola izan da kirol praktikatuenetakoa gure herrietan. Egia esan, azken batean, baloi bat izatea nahikoa da kirol honetan aritu ahal izateko. Hori dela eta, blog honetan futbolari bere tokitxoa eskeintzea pentsatu dut.

Edozein eskolatara goazenean, haurrak, patioan "jo ta fuego" ekiten diote futbolean jokatzeari. Denbora librea dutenean ere, hor aritzen dira baloiaren atzean. Gorputz hezkuntzan ere gehienetan izaten du bere betebeharra. Eskolatik kanpo ere, hor dira gurasoak seme-alabekin futbola ikusten. Lagun taldeak ere futbola ikusteko asmoekin elkartzen dira.

Munduko kirolik praktikatuena dela esaten da. Eta gizonen kirola dela pentsatu izan bada ere, emakumea gero eta garrantzia handiago hartzen ari da futbolaren munduan. Gure eskoletako patioetan neska-mutil futbolari asko dabil.

Ildo horretatik jarraituz, aipatu nahiko nuke bide batez gure eskolatan lantzen den sexuen arteko errespetua lantzeko ere baliagarria izan daitekeela futbolaren mundua.



Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.