0

ZERGATIK GAI HAU?

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 10:31 in ,
Egia esan, blog-a egitea ez da nire berezko ideia bat izan. Lehen hezkuntzako 3.mailan gabiltza dagoeneko, eta aurten daukagun irakasgai batetako lana da. Karrerako azken ahalegina egin behar dugu!
Irakasleak lan hau proposatu digu, eta gu, lana, ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara. Nik ez dut inoiz blog-ik egin, baina erronka moduan hartuko dut.
Blog-a egiteko orduan gaia aukeratu dut lehenik eta behin, kirola eskolan. Kirolak garrantzia berezia du hezkuntzan, niri pertsonalki garrantzitsua iruditzen zait. Hezkuntzarako hezezik, eguneroko bizitzarako ere beharrezkoa iruditzen zait kirola, eta horrek ere bultzatu nau gai hau aukeratzera. Gai interesgarria iruditzen zait, aukera anitz ematen dituena.
Gehiago luzatu gabe nire blog hau ezagutzera gonbidatzen zaituztet berriz ere.

0

KAIXO

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 10:22 in , ,

Kaixo, lehenengo eta behin ongi etorria eman nahi dizuet nire blog honetara.
Eskola adinean kirolarekin zerikusia duten edozein gai ikutuko ditut txoko honetan. Bertan, nire postak agertzeaz gain zuen iruzkinak agertzeak baztertxo hau abegitsuago egingo luketela uste dut, eta horretara gonbidatzen zaituztet. Blog-a bizirik mantenduko dugulakoan agur bero honekin emango diot hasiera.

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.