0

LEHEN HEZKUNTZAN SOIN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIEI BURUZ

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:56 in , , , ,
Gorputz Hezkuntza irakasgaia, ez da beste irakasgaiak bezalakoa. Ikasgelako aulkian eserita, geldirik, ordu luzeak pasatu ordez, irakasgai honetan mugitzeko eta gorputza askatzeko aukera ematen zaie haurrei. Bertan sortzen diren elkarrekintzak Hezkuntza Proiektuetan ezarritako zehar lerroak, balioak, jarrerak eta portaerak lantzeko aukera aparta eskaintzen digute.
Hala ere, iaz(2008) Eusko Jaurlaritzak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiak betetzen dituen orduen murrizketa planteatu zuen. Erabaki horrek, zeresan asko eta urduritasun handia sortu zituen, eta euskal irakaskuntzan gairik garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Erabaki horren aldekoak eta kontrakoak agertu ziren beste hainbat gaitan gertatzen den bezala.
Ni pertsonalki, ez nago ados Eusko Jaurlaritzak hartu zuen erabaki horrekin, soinketa irakaskuntzaren alde nago, beste edozein irakasgai bezain garrantzitsua dela iruditzen zaidalako. Osasunerako ona izateaz gain, beste hainbat arlo garatzen dira soinketarekin: gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta komunikatiboak adibidez. Gauza horiek guztiak, ez dira beste edozein irakasgairekin lortzen. Nire ustez, soinketak elkarlana, integrazioa, balioak eta lortu daitezkeen gaitasunak modu natural batean lantzeko aukera ematen du.
Soin hezkuntzako ordutegien murrizketaren kontra eginiko bideo bat aurkitu dut youtube-n eta hemen jarri dut guztiok ikusi ahal izateko.

Azkenean, honela geratu ziren 2008-2009ko soinketako ordutegiak, SOHAT-en (Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea) horrialdean irakurri dezakegun bezala.

0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.