0

HARRI JASOTZAILEAK eta LASTO ALTZALEAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 1:40 in , , ,
HARRI JASOTZAILEAK


Harri-jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste pertsonalei dagokienez. Aizkorarekin eta pilotarekin gertatzen ez den bezala, kirol horietan oso garrantzitsuak baitira txapelketak, ia ez dago harria jasotzeko txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan markak hausten dituzten heinean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak. Honenbestez, 300 kiloko mugara soilik hiru harrijasotzaile iritsi direla esan dezakegu: Goiazko Gibitegi, Leitzako Iñaki Perurena eta Mikel Saralegi txapeldunak. Hala eta guztiz ere, harrijasotzaile batek lortutako arrakasten muntaz ohartzeko, oso kontuan eduki behar da harrijasotzaile horren beso-luzeera, zenbaitetan markak hausteko aukera mugatuko baitio.

APUSTUAREN LEHIA plazan egiten da, jendaurrean. Pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz.

MODALITATEAK. Harri-jasotze kirolean bi modalitate nagusi bereizten dira: Harri handiak eta Harri txikiak. Harri txikien kategoriara biltzen dira 150 kilo bitarteko harri txikiak, eta harri handienera pisu handiago dutenak. Harri txikiekin lan egiten duten kirolariek bizkorrak izan behar dute eta erresistentzia handikoak eta harri handiekin lan egiten dutenak nagusiki beren gorputz-egitura garatu beharrean daude.
Mota askotako harriak izaten dira, forma erregularrekoak alegia: kubikoa, errektangularra, zilindrikoa edo borobila (esferikoa)
Harri jasotzaileek beraien gorputza babesteko: bular-babesa, gerrikoa eta praka-babesa daramatzate.

LASTO ALTZALEAK

Kirolaren muina ahalik eta kopuru handienean jasotzea lasto fardo bat, polea baten bidez, altuera jakin batetara.

PISUA ETA NEURRIAK. Lasto fardoak 45 kg-ko pisua eta 50-60 zm-tako altuera, 80-90 zm-tako luzera eta 45-55 zm-tako zabalera izan beharko du. Emakumezkoen txapelketan 30 kg-tara murrizten da pisu hau.

POLEA. Soka 5 metroko ibilbidea egiteko moduan jarriko da, betiere goiko korapilotik behera, eta polearen diametro maximoa 300 mm-takoa izango da.

SOKAREN gutxieneko diametroa 30 mm-takoa eta gehienezkoa 35 mm-takoa izango da.

PROBA, 120 segundotako iraupena izango du eta hasieran, fardoa, zoruan kirolariaren oinetan utzita hasiko da. Marka, aipatutako denbora jorretan egindako jasoaldiak izango dira. Jasoaldi bat baliozkoa izan dadin fardoak zorua eta poleako sokaren korapiloa ukitu behar ditu.


0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.