0

IDI-PROBA eta GIZON-PROBA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 1:31 in , , ,
IDI-PROBA



Euskal Herri kirolen artean, idi-probak toki berezi batean kokatu behar dira, berau baita, bere jatorria baserritarren lan jardueran eta abereen arteko harremanetan duen modalitate bakarra. Batez ere abelburuak izan ohi dira eta horregatik deitzen zaie idi-probak.

Baserriko langilearentzat, abelburua baliorik handieneko ondarea da. Eta izan ere abere hitzaren etimologian oinarritzen da aberastasun hitza. Abelburuen lana oinarriko eta ezinbestekoa izan da eta oraino ere horrela nekazaritzaren munduan.

IDIA. Euskal Herriko eremuan, idiak mota orotako lanetan jardun du: itsas portuetan merkatalgaiak garraiatzen zituzten eta ontziak eraman eta ekarri portura ontzioletatik; mendian enborrak edo harria ateratzen zuten; meategietan eta harrobietan bagoitxoak eta gurdiak garraiatzen...

LEHIAKETA. Nekazaritzako abereak eta zamabereak, idiak, lehian hasten dira auzokoek desafioa elkarri botatzen diotenean, beren idiak zein baino zeinek azkartasun eta trebezia handiagoz eta denbora laburrenean ibiltzen dituen jakiteko.

Bai neurketa eta bai edozein hutsegite dela eta jar daitekeen penalizazioa plazako epailearen gauza izaten da, ea berari dagokio, eta berean, abereak pisatzerakoan sor daitezkeen bestelako auziak konpontzea.

Idi probaren helburua, uztarri batez loturik doazen idi-pareak harri handi bat orduerdian arrastaka eramatea da.

Denbora jakin batean pisu jakin bat (harri handi bat, 1.100 kilotako oinarri baten inguruan), distantziarik luzeenera eramatea lortzen duten idiak dira irabazleak.

Ez da onartzen, abelburua kolpatzea edo ziztatzea zakarkeriaz, bai ordea, xaxatzea urritz akuiluarekin, beti ere eztena edo ziria 11 milimetro baino txikiagoa bada.

Joandako mendeetan pilota eta palankarekin batera idi-probak izan dira gure herriko kirol-ikuskizunik garrantzitsuenetakoa.


GIZON-PROBA


Kasu honetan, gizonek eramaten dute harria arrastaka eta ez animaliek.

Denbora jakin batean, harria, distantziarik luzeena eramatea lortzen duena da irabazlea.

Gizon-probak banaka edo taldeka joka daitezke.

Harriaren pisua, tiraka dabiltzanen kopuruaren araberakoa da. Arinenek 5oo kg inguru pisatzen dute. Handienek 4 tona baino gehiago pisa dezakete.

Harria, plaza eta arauak, idi-probetan dauden antzekoak dira.

Gizon-probak Bizkaian jokatzen dira batez ere.


0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.