0

AIZKOLARIAK eta TRONTZALARIAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 7:48 in , , , , , ,
AIZKOLARIAK


Aizkolaritzak erakargarritasun handia dauka, hemen azal genezakeena baino askoz handiagoa. Hiru elementu horien arteko erlazioa, enborraren, aizkoraren eta gizonaren artekoa, axaleko begiradetatik ondoriozta daitekeena baino askoz estuagoa eta konplexuagoa da. Badakigu, hizpide dugun bezalako sistema konplexu baten inguruan egindako azterketa partzialek ez digutela erakutsiko nola funtzionatzen duen indar eta estetika osotasun honek. Egin diren azterketek sistema konplexu honetako zenbait alderdi, osotasun bateko zatiak lantzen dituzte, gizonaren eta beste bi elementu horien arteko erlazioa hobeto ulertzeko ahaleginean. Gauza da, ordea, beste ikuspegi batekin egitea aurrera, kirol eta kultur jarduera horri buruzko, gizonaren eta zuhaitzaren arteko loturari buruzko argitasun gehiago izateko.

Ahalik eta denbora laburrenean neurri jakineko enborrak (egurra) aizkoraz ebakitzean datza kirol hau.

Aizkolaria basoko bizitzari loturik egon da gehienetan. Basoan lanean hezitzen ziren antzina, eta apurka-apurka lana zena, kirol bihurtu da.

AIZKORA. Ezin besteko tresna izan da euskal gizakiaren iraupenerako. Harrian eta brontzean lantzen hasi eta burdinezkoak egitetik altzairuzkoak egitera igaro da. Enborraren kanpoko aldetik hasi eta barruko kortea emateko, aizkora handi eta txikien artea, aizkolari bakoitzak 8-10 bat aizkora behar ditu, nahiz eta normalean 20ren bat izaten dituen. Behin-behineko garrantzia du apostu honetan. Altzairu finez eginda dago, oso material ona, eta pisuz egokia izan behar da: ez aztunegia, ez arinegia.


ENBORRA. Enborrei dagokienez, gaur egun arautegiak dioenez, egur borobilak eta neurriz ongi osatuak plazaratu behar dira, ageriko harkaitzik gabeak. Lehiaketarako betidanik hautatu den egurra pagoa izan da, haizkoraz mozteko testura berezia duelako. Apustuen zailtasun maila enbor kopuruaren, tamainaren eta kalitatearen araberakoa izaten da. Eta desberdintasun natural horrek eragiten du, lehian ari diren bi aizkolariek enbor berdinak ebakitzea eta errekorrik ez izatea. Enborraren neurria da egokitu daitekeen gauza bakarra.


TRONTZALARIAK


Goiko argazki honetan ikus dezakegun bezala, trontzalarien zeregina, enbor bat zerra haundi batekin eta bi pertsonen artean, trontzatan ebakitzea da. Pertsona bakoitzak zerra alde batetik hartzen du, eta elkarrekin mugimenduak koordinatuz, aurrera eta atzera ekiten diote enborra zatietan ebaki arte. Ebagitako zati bakoitzak neurri jakin batzuk izan behar ditu, eta enborra lehenengo ebagitzen duen bikoteak irabazten du lehia.

Gaur egun, hainbat dira trontza egiten animatu diren neskak, eta apurka-apurka gehiago animatzen dabiltzala esan daiteke.


0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.