0

TRAINERU-ESTROPADAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 7:47 in , , , ,
EUSKALDUNEN ITSASOA
Oraintsu arte itsasoa berebizikoa izan eta miatu gabe egon da. Bere aberastasuna ematen zuen bere legea ezartzen zuen bezala; errespetoa zioten arrantzaleek eta beldurra familiek. Idazleek jaso dituzten kontakizunek eta gure zaharrek kontatutako pasadizoek, honezkero galbidean den bizimodu batetara garamatzate, asko eta asko, historiaren eta legendaren mugan badaude ere.




ARRANTZA OHITURAK


Traineruen estropadak itsaso zabaleko arrantzaren ingurutik sortutakoak dira. Arrantzuntziek gizon indartsu eta erresistentzia handikoak behar zituzten, ordutako arraunketa egiteko gauza izango zirenak arrantza tokietara iritsi eta, behin arrantzan bildutakoa jaso ondoren, portura ahalik eta azkarren itzultzeko, enkantean preziorik onena jasotzen baitzuen lehena iristen zenak. Arrantzuntzi horien arteko borrokaren ondorioz kirol lehia sortzen da herri eta arroen artean.


Urte askotan zehar, estropaden gaia arrantzarekin lotua egon zen eta arrantzale onenen artean osatzen zituzten itsasertzeko tripulaziorik onenak. Kontatu ohi izan da, gizonezko oso altuak zirela, arrantzara egun osorako edo gehiagorako ateratzen zirela. Bale, hegaluze edo sardinarako untziak bi mila kilo arrain eramateko prestatuta zeuden.


Ez zen soldata finkorik izaten arrantzaleentzat; ordainketa hobarien banaketa proportzionala izaten zen.


TRAINERU ESTROPADAK dira, zaletu gehien arakazten dituen kirola. Estropadak itsasertzeko herrietako bizimodu tradizionalaren ondorio dira. XX. mendearen azkeneko hamarraldietan estropadek kirolaren izaera nabarmenago bat hartzen dute eta arraunlariak ere ez dira, derrigorrez, itsasoan aritzen direnak izango.


MODALITATEAK


Traineru estropadak, gehienetan, lau luze eta hiru ziabogetara jokatzen dira eta hiru milia egiten dituzte.


Badira erlojuaren kontrako bestelako modalitateak ere, eta hauek estropada egiteko tokiak lau untzi batera ibiltzeko aukerarik ematen ez duenean izaten dira. Trabesiak ere izaten dira, baina banaka batzuk eta ibilbide luzeagoa izaten dute, itsasertzeko bi herrien arteko distantzia izan ohi da.


DENBORALDIA


Estropaden denboraldi ofiziala ekainaren amaiera aldera hasi eta urriaren hasiera aldera amaitzen da. Aurretik ordea, batelen eta trainerilen denboraldia jokatu da, martxotik aurrera. Denboraldiko probarik garrantzitsuena, Donostiako Kontxako estropada da, ziaboga bakarreko bi luzekoa izaten dena.


0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.