0

ARTZAI TXAKURRAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 6:25 in , ,

Euskaldunen artzain tradizioaren ondorio da; artzain-zakurren txapelketak gure herriko baldintza geografikoetara ondo egokitzen zen produkzio jarduera baten garapenaren ondorioz sortzen dira. Euskal mitologia osatzen eta sartzen den lehen artzain-zakurra "Alarabi" izan zen. Arratiarrek ziotenez, artalde txiki bateko artzaina zen.

ZAKURRA ETA ARTZAINA. XX.mendearen hasiera arte, gutxi gorabehera, artzainek ez zituzten zakurrak erabiltzen. Artzainarentzat zakurra ardien etsairik handiena zen, izutu, hozkatu eta min ematen zielako. Artaldeak txikiak ziren eta artzaina nahikoa zen bera babesteko edo mutikoen laguntza izan ohi zuen.

PROBAK

Hirurogeiko hamarraldiaren erdialdetik aurrera Euskal Herriko ardi-txakurra txapelketa bat ere ospatzen da eta bertan euskal lurralde guztietako artzainek hartzen dute parte. Probak hiru motatakoak izaten dira:

1)Esanekotasun proba. Proba honen bidez zakurrak ibilbide jakin bat egin behar du 3 minututan, bere senaren arabera egingo lukeenetik desberdina izango dena.

2)Ardiak toki jakin batera eraman eta hesi batetik barrena igararaztea 6 minututako denboran.

3)Artaldea artegian sartzea 7 minututan.

BALDINTZAK

Artzainak oihu eta txistuen bidez bere zakurraren mugimenduak zuzentzen ditu. Hemen ere sailkapena denbora eta penalizazioen arabera egiten da (abelburuak hozkatzen dituen zakurra deskalifikatuta geratzen da). Bi zakurrek bere lana egin ondoren artaldea aldatzen da, ibilbidea ikasten baitute eta hori abantaila izango litzateke ondorengo lehiatzaileentzat.

BESTELAKO SARIAK

Sari osagarriak izaten dira, hala nola, dotoreen jantzitako artzainentzat eta aurkezten diren zakurren artean arraza hobenekoentzat.


0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.