0

EUSKAL HERRIKO KIROLAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:53 in , , ,
Klikatu hemen




Gure herrialdean hainbat kirol praktikatu izan dira urteetan zehar. Euskal Herriko Herri kirol batzuk aipatuko ditut nik hemen, eta geroago bakoitza zertan datzan azalduko dut, uste baitut garrantzitsua dela gure umeek kirol hauek esagutzea, eta zergatik ez, eskolan eta eskolatik kanpo hauek praktikatzea polita izango litzatekeela ikusten dut.

Gure kulturaren parte bat, eta gure herriaren nortasuna osatzen dute. Herri kirolen jatorriak eta eboluzioak, erlazio estua gordetzen du herriko biztanleak garatu izan diren ingurunearekin. Bi herritar mota bereiz ditzakegu ingurune horretan, arrantzaleak eta baserritarrak. Bizitzeko bi modu desberdin hauetatik jaio dira kirol autoktono gehienak. Gure kirolek, amankomunean duten ezaugarria, indar fisikoaren erabilera da. Baina azken batean, herri kirolak, lan-iharduera desberdinak aisira bideratzetik sortu ziren.
JOKOA, LANA, KIROLA ETA NORTASUNA. Zalantzarik gabe, euskal joko herrikoiak euskaldunen eguneroko lan gogorraren erakusgarri goretsia da. Jokoan giza jardueraren dramatizazio moduan jarduten da. Gure kirol bizimoduan laneko jarduerak aplikatzen dira.

JOKOAN LANEKO JARDUERAK APLIKATZEN DIRA. Euskal joko herrikoiak euskaldunen bizibidearen, eguneroko lan gogorraren erakusgarri goretsiak dira.
"Euskal etnologiari dagokionez, Spencer-en hitzak ezin aproposagoak dira, jokoa giza jardueraren dramatizazioa zela adierazi zuenean. Ezen, haibestetan esan den bezala, gure kirol bizimoduan laneko jarduerak aplikatzen baitira", idatzi du Rafael Aguirre Francok. Eta baita hurrengo hau ere, "Trebezia jokoak izateaz gain, indarraren froga ere badira, ohitu gabeko gazteentzat ere gogorrak. Gainera modalitate bakoitzean, jarduera beraren gogortasunari probak burutzen direneko baldintzak erantsi behar zaizkio. Gaur egun, ikusgarritasunaren mesedetan jokoek apur bat gutxiago irauten duten arren, denek ere iraupen ahalmen handia eskatzen dute." Izan ere, adibidez, mende hasierako korrikalarien ibilbideak oso luzeak izaten ziren agintariek iraupena mugatu zuten arte, bi ordu irauten zuten. Sega probek beste hainbeste irauten zuten. Estropadak molde zaharrean apustu izugarri gogor eta luzeak ziren, olatu, haize eta korronteekin borroka etengabean.

JOKOAK IRAUPENEKO PROBAK. Zein izan liteke euskal joko herrikoiak funtsean iraupeneko probak izatearen egiazko arrazoia? Bizirauteko baliatu behar izan den laneko jardueraren izaeraren baitan dago.


"Ingurune latz eta arriskuez betetako batean garatutako laneko bizimodu aski gogorraren ingudean moldatutako izaera baten adierazgarriak dira Euskal Herriko Kirolak."

0 Comments

Publicar un comentario

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.