HARRI JASOTZAILEAK eta LASTO ALTZALEAK
Harri-jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste pertsonalei dagokienez. Aizkorarekin eta pilotarekin gertatzen ez den bezala, kirol horietan oso garrantzitsuak baitira txapelketak, ia ez dago harria jasotzeko txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan markak hausten dituzten heinean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak. Honenbestez, 300 kiloko mugara soilik hiru harrijasotzaile iritsi direla esan dezakegu: Goiazko Gibitegi, Leitzako Iñaki Perurena eta Mikel Saralegi txapeldunak. Hala eta guztiz ere, harrijasotzaile batek lortutako arrakasten muntaz ohartzeko, oso kontuan eduki behar da harrijasotzaile horren beso-luzeera, zenbaitetan markak hausteko aukera mugatuko baitio.
APUSTUAREN LEHIA plazan egiten da, jendaurrean. Pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz.
MODALITATEAK. Harri-jasotze kirolean bi modalitate nagusi bereizten dira: Harri handiak eta Harri txikiak. Harri txikien kategoriara biltzen dira 150 kilo bitarteko harri txikiak, eta harri handienera pisu handiago dutenak. Harri txikiekin lan egiten duten kirolariek bizkorrak izan behar dute eta erresistentzia handikoak eta harri handiekin lan egiten dutenak nagusiki beren gorputz-egitura garatu beharrean daude.
Mota askotako harriak izaten dira, forma erregularrekoak alegia: kubikoa, errektangularra, zilindrikoa edo borobila (esferikoa)
Harri jasotzaileek beraien gorputza babesteko: bular-babesa, gerrikoa eta praka-babesa daramatzate.
LASTO ALTZALEAK
Kirolaren muina ahalik eta kopuru handienean jasotzea lasto fardo bat, polea baten bidez, altuera jakin batetara.
PISUA ETA NEURRIAK. Lasto fardoak 45 kg-ko pisua eta 50-60 zm-tako altuera, 80-90 zm-tako luzera eta 45-55 zm-tako zabalera izan beharko du. Emakumezkoen txapelketan 30 kg-tara murrizten da pisu hau.
POLEA. Soka 5 metroko ibilbidea egiteko moduan jarriko da, betiere goiko korapilotik behera, eta polearen diametro maximoa 300 mm-takoa izango da.
SOKAREN gutxieneko diametroa 30 mm-takoa eta gehienezkoa 35 mm-takoa izango da.
PROBA, 120 segundotako iraupena izango du eta hasieran, fardoa, zoruan kirolariaren oinetan utzita hasiko da. Marka, aipatutako denbora jorretan egindako jasoaldiak izango dira. Jasoaldi bat baliozkoa izan dadin fardoak zorua eta poleako sokaren korapiloa ukitu behar ditu.
IDI-PROBA eta GIZON-PROBA
Euskal Herri kirolen artean, idi-probak toki berezi batean kokatu behar dira, berau baita, bere jatorria baserritarren lan jardueran eta abereen arteko harremanetan duen modalitate bakarra. Batez ere abelburuak izan ohi dira eta horregatik deitzen zaie idi-probak.
Baserriko langilearentzat, abelburua baliorik handieneko ondarea da. Eta izan ere abere hitzaren etimologian oinarritzen da aberastasun hitza. Abelburuen lana oinarriko eta ezinbestekoa izan da eta oraino ere horrela nekazaritzaren munduan.
IDIA. Euskal Herriko eremuan, idiak mota orotako lanetan jardun du: itsas portuetan merkatalgaiak garraiatzen zituzten eta ontziak eraman eta ekarri portura ontzioletatik; mendian enborrak edo harria ateratzen zuten; meategietan eta harrobietan bagoitxoak eta gurdiak garraiatzen...
LEHIAKETA. Nekazaritzako abereak eta zamabereak, idiak, lehian hasten dira auzokoek desafioa elkarri botatzen diotenean, beren idiak zein baino zeinek azkartasun eta trebezia handiagoz eta denbora laburrenean ibiltzen dituen jakiteko.
Bai neurketa eta bai edozein hutsegite dela eta jar daitekeen penalizazioa plazako epailearen gauza izaten da, ea berari dagokio, eta berean, abereak pisatzerakoan sor daitezkeen bestelako auziak konpontzea.
Idi probaren helburua, uztarri batez loturik doazen idi-pareak harri handi bat orduerdian arrastaka eramatea da.
Denbora jakin batean pisu jakin bat (harri handi bat, 1.100 kilotako oinarri baten inguruan), distantziarik luzeenera eramatea lortzen duten idiak dira irabazleak.
Ez da onartzen, abelburua kolpatzea edo ziztatzea zakarkeriaz, bai ordea, xaxatzea urritz akuiluarekin, beti ere eztena edo ziria 11 milimetro baino txikiagoa bada.
Joandako mendeetan pilota eta palankarekin batera idi-probak izan dira gure herriko kirol-ikuskizunik garrantzitsuenetakoa.
GIZON-PROBA

Kasu honetan, gizonek eramaten dute harria arrastaka eta ez animaliek.
Denbora jakin batean, harria, distantziarik luzeena eramatea lortzen duena da irabazlea.
Gizon-probak banaka edo taldeka joka daitezke.
Harriaren pisua, tiraka dabiltzanen kopuruaren araberakoa da. Arinenek 5oo kg inguru pisatzen dute. Handienek 4 tona baino gehiago pisa dezakete.
Harria, plaza eta arauak, idi-probetan dauden antzekoak dira.
Gizon-probak Bizkaian jokatzen dira batez ere.
AIZKOLARIAK eta TRONTZALARIAK

Ahalik eta denbora laburrenean neurri jakineko enborrak (egurra) aizkoraz ebakitzean datza kirol hau.
Aizkolaria basoko bizitzari loturik egon da gehienetan. Basoan lanean hezitzen ziren antzina, eta apurka-apurka lana zena, kirol bihurtu da.
ENBORRA. Enborrei dagokienez, gaur egun arautegiak dioenez, egur borobilak eta neurriz ongi osatuak plazaratu behar dira, ageriko harkaitzik gabeak. Lehiaketarako betidanik hautatu den egurra pagoa izan da, haizkoraz mozteko testura berezia duelako. Apustuen zailtasun maila enbor kopuruaren, tamainaren eta kalitatearen araberakoa izaten da. Eta desberdintasun natural horrek eragiten du, lehian ari diren bi aizkolariek enbor berdinak ebakitzea eta errekorrik ez izatea. Enborraren neurria da egokitu daitekeen gauza bakarra.
TRONTZALARIAK
Goiko argazki honetan ikus dezakegun bezala, trontzalarien zeregina, enbor bat zerra haundi batekin eta bi pertsonen artean, trontzatan ebakitzea da. Pertsona bakoitzak zerra alde batetik hartzen du, eta elkarrekin mugimenduak koordinatuz, aurrera eta atzera ekiten diote enborra zatietan ebaki arte. Ebagitako zati bakoitzak neurri jakin batzuk izan behar ditu, eta enborra lehenengo ebagitzen duen bikoteak irabazten du lehia.
Gaur egun, hainbat dira trontza egiten animatu diren neskak, eta apurka-apurka gehiago animatzen dabiltzala esan daiteke.
TRAINERU-ESTROPADAK

ARRANTZA OHITURAK
Traineruen estropadak itsaso zabaleko arrantzaren ingurutik sortutakoak dira. Arrantzuntziek gizon indartsu eta erresistentzia handikoak behar zituzten, ordutako arraunketa egiteko gauza izango zirenak arrantza tokietara iritsi eta, behin arrantzan bildutakoa jaso ondoren, portura ahalik eta azkarren itzultzeko, enkantean preziorik onena jasotzen baitzuen lehena iristen zenak. Arrantzuntzi horien arteko borrokaren ondorioz kirol lehia sortzen da herri eta arroen artean.
Urte askotan zehar, estropaden gaia arrantzarekin lotua egon zen eta arrantzale onenen artean osatzen zituzten itsasertzeko tripulaziorik onenak. Kontatu ohi izan da, gizonezko oso altuak zirela, arrantzara egun osorako edo gehiagorako ateratzen zirela. Bale, hegaluze edo sardinarako untziak bi mila kilo arrain eramateko prestatuta zeuden.
Ez zen soldata finkorik izaten arrantzaleentzat; ordainketa hobarien banaketa proportzionala izaten zen.
TRAINERU ESTROPADAK dira, zaletu gehien arakazten dituen kirola. Estropadak itsasertzeko herrietako bizimodu tradizionalaren ondorio dira. XX. mendearen azkeneko hamarraldietan estropadek kirolaren izaera nabarmenago bat hartzen dute eta arraunlariak ere ez dira, derrigorrez, itsasoan aritzen direnak izango.
MODALITATEAK
Traineru estropadak, gehienetan, lau luze eta hiru ziabogetara jokatzen dira eta hiru milia egiten dituzte.
Badira erlojuaren kontrako bestelako modalitateak ere, eta hauek estropada egiteko tokiak lau untzi batera ibiltzeko aukerarik ematen ez duenean izaten dira. Trabesiak ere izaten dira, baina banaka batzuk eta ibilbide luzeagoa izaten dute, itsasertzeko bi herrien arteko distantzia izan ohi da.
DENBORALDIA
Estropaden denboraldi ofiziala ekainaren amaiera aldera hasi eta urriaren hasiera aldera amaitzen da. Aurretik ordea, batelen eta trainerilen denboraldia jokatu da, martxotik aurrera. Denboraldiko probarik garrantzitsuena, Donostiako Kontxako estropada da, ziaboga bakarreko bi luzekoa izaten dena.
SOKATIRA
"MUNDUKO KIROLA EUSKAL HERRIAN BERTAKOTUA"

SOKATIRA Euskal Herrian harrera oso ona duen kirola da, nahiz eta ezin daitekeen euskal herriko berezko kirolen artean sartu. Kirol modalitate hau oso zabalduta dago eta herri eta auzoetako jaietan, nahiz eta ez den beste kirolak adinako maiztasunez jokatzen.
Mundu osoan zabalduta dagoen kirol bat da, bere nazioarteko federazioa duena, TWIF. Gainera, sokatira kirol olinpikoa ere izan zen bost joko olinpikotan, Parisekotik (1900) Anbereskoetara (1920).
KIROLAREN GAKOA DA, bi indar kontrako lehian jartzea, elkarri aurka soka batean egindo dutenak eta talde bakoitzak bestea bere aldera ekartzean datza. Kirol sinplea da berez, kontzeptuaren aldetik eta ez du inbertsio handiegirik behar praktikatzeko edonon joka baitaiteke.
EUSKAL PILOTA
EUSKAL PILOTA JOKO BAT DA IZATEZ. Gure iragan hurbilean nekez aurkituko dugu herri edo herrixkarik bere frontoirik gabe, harremanetarako gune garrantzitsua da eta, elizaren ondoren kultorako bigarren tokia, bedeinkatutakoa gainera. Euskal Herrian eta Errioxan sustrai sendoak dituen kirola da, baina munduko toki eta inguru geografiko zabaletan ere jokatzen da.
Hasieran lagunen artean jokatzen zen eta praktikatzeko baldintzak gutxi direnez, pilota eta tokia, laster zabaldu zen. Eta bestetik, euskaldunaren izaera lehiakor eta apostuzalea, lehiakide ausarten arteko desafioak ekarri zituen, gerora beren trebezia aitortu eta famatu egingo zirenak, pelotari titulu handia irabaziz.
Euskal pilotaren jatorria oroimenean galtzen da eta, inolako zalantzarik gabe, euskal kirol guztien artean jatorrena dela esan genezake.
Pilotan antzinatik jokatu da Euskal Herri osoan, baina hala ere, ez dago, gure herrian euskal pilotaren modalitatea noiz hasi zen jakiteko datu fidagarririk. Pilota-jokoen jatorri beretsu eta generiko horretatik abiatuz, joko modu zehatzagoetarako bilakaera izan da. Penintsula Espainiarrean XVIII.mendean jokatzen ziren pelota jokoei buruzko datuek bi kokapen geografiko zehatzak erakusten dituzte: Valentzia herrialdea eta Euskal Herria. Enpresa berriak sortu eta zenbait telebista kirolean sartu zirenetik aurrera, euskal pilotak zale berriak irabazten aritu da, bai pilotariak, bai ikusleak; eta gaur egun txirrindularitzak adina federatu dauzka, nahiz eta futbolean daudenen laurdena baino ez izan.
PILOTA
Hasiera-hasieratik pilota dibertimendua izan da jokalari eta ikusleentzat. Pilota-jokoa oso ezaguna egin da mundu osoan eta herrialde askotan jokatzen da, baina Euskaldunon kirolik ezagunenetakoa bihurtu da.
Pilotak pareta jotzean datza, eta jokatzeko moduak asko dira:
1-erabiltzen den frontoiaren araberakoak (ezker-paretarekin, aurreko paretarekin bakarrik, trinkete luzea eta laburra...)
edo
2-erremintaren araberakoa (eskuz, xisteraz, palaz...).
ESKU PILOTA
Pilotara jokatzeko moduetako bat da. Eskuzko modalitatea da, eta nagusi da beste modalitateen artean.
Borroka zintzo bateko gerlaria da. Armak aldez aurreko errito egiazko eta gizatasunezko batean, agerian, aurkezten dira. Borrokan errespetoa da nagusi, hasiera zutik egindako otoitzarekin emanez. Ondoren, tentsioa eta ardura, indarra, bizkortasuna, keinuak... jokoa. Euskal jokoa, euskal jokorik bada, gure herriaren enbaxadore da munduan, eta guztiz sustraitua gurean.
Nire perfila
- Iratxe Etxebarria Lekue
- da nire izena, 26 urte ditut, eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskolan ikasten dut.
Blog-aren artxiboa
- 12 julio - 19 julio (4)
- 5 julio - 12 julio (5)
- 28 junio - 5 julio (2)
- 17 mayo - 24 mayo (3)
- 12 abril - 19 abril (1)
- 5 abril - 12 abril (3)
- 8 marzo - 15 marzo (2)
- 1 marzo - 8 marzo (2)
Etiketak
- Aizkolari (1)
- Aizkora (1)
- apirila (1)
- Arrantza (1)
- Artzai txakurrak (1)
- Artzaina (1)
- Belarra (1)
- blog (2)
- Bola-palma (1)
- Bolatokia (1)
- Bolo jokuak (1)
- Boloak (1)
- Enbor (1)
- eskola (3)
- Esku pilota (1)
- Eskutxulo (1)
- Estropadak (1)
- Euskal pilota (1)
- euskara (1)
- familiartea (1)
- futbola (2)
- garapena (1)
- Gizon-probak (1)
- Gorputz hezkuntza (1)
- gutxitu fisikoak (1)
- gutxitu zerebralak (1)
- Harri jasotzaileak (1)
- Harria (3)
- Herri kirol (14)
- Idi-probak (1)
- Indar fisikoa (1)
- irakasgaia (1)
- irakaskuntza (1)
- Irutxulo (1)
- Itsasoa (1)
- Joko olinpikoak (1)
- Jokoa (1)
- kaixo (1)
- Kirol autoktonoa (1)
- kirol praktikatuena (1)
- Kirola (2)
- korrika (1)
- Korrikalariak (2)
- Lasto altzaleak (1)
- Lehen Hezkuntza (1)
- Lehiaketa (1)
- Lokotx biltzea (1)
- Lokotxak (1)
- martxoa (1)
- mugimendua (1)
- Munduko kirola (1)
- ongi etorri (1)
- Oskolak (1)
- patioa (1)
- Pilota (1)
- Pilotaria (1)
- Pisua (1)
- Segalariak (1)
- soinketa (1)
- Sokatira (1)
- Traineru (1)
- Trontza (1)
- Trontzalari (1)
- TWIF (1)
- Txingak (1)
- zailtasunak (1)
- Zaku lasterketa (1)