0

SOKATIRA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:55 in , , , ,

"MUNDUKO KIROLA EUSKAL HERRIAN BERTAKOTUA"


SOKATIRA Euskal Herrian harrera oso ona duen kirola da, nahiz eta ezin daitekeen euskal herriko berezko kirolen artean sartu. Kirol modalitate hau oso zabalduta dago eta herri eta auzoetako jaietan, nahiz eta ez den beste kirolak adinako maiztasunez jokatzen.
Mundu osoan zabalduta dagoen kirol bat da, bere nazioarteko federazioa duena, TWIF. Gainera, sokatira kirol olinpikoa ere izan zen bost joko olinpikotan, Parisekotik (1900) Anbereskoetara (1920).


KIROLAREN GAKOA DA, bi indar kontrako lehian jartzea, elkarri aurka soka batean egindo dutenak eta talde bakoitzak bestea bere aldera ekartzean datza. Kirol sinplea da berez, kontzeptuaren aldetik eta ez du inbertsio handiegirik behar praktikatzeko edonon joka baitaiteke.


0

EUSKAL PILOTA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:54 in , , , , ,
"Pilota eskuz egina, larruz estalia, azalaren luzapena, gizonaren adiskidea"



Esan genezake huts egiteko inolako beldurrik gabe, jokoa gizona izan aurretik ere bazela. Animalia garatuenek asmatu zuten gu espezie gisa Lurrean agertu aurretik. Miloika belaunalditan zehar izaki biziek mota guztietako gauzakin aritu izan dira jolasean, eta besteak beste, fruitu, errekarri, buruhezur eta antzeko forma borobilantzekin.

Gizaki primitiboak harriak eta makilak jaurtikitzen ikasi zuen, ehizarako eta bere burua babesteko..., baina bai eta jolasean aritzeko ere. Lurreko kultura guztiek izan dituzte astialdiko jarduerak eta erakuskariak eta horietako asko mota, egiteko modu edo jatorri guztiz desberdinetako pilota edo baloiekin lotutakoak ziren. Gaur ere jolasean aritzeko premia daukagu. Gorputzak eskatzen digu, kulturatik areagoko behar bat da.

Txiki-txikitatik hasten gara jolasean. Dibertimendu gisa erabiltzen dugu jolasa, ikasteko eta harremanak izateko ere bai, baina batez ere gure sen ehiztari eta borrokalariari irtenbide bat emateko.


EUSKAL PILOTA JOKO BAT DA IZATEZ. Gure iragan hurbilean nekez aurkituko dugu herri edo herrixkarik bere frontoirik gabe, harremanetarako gune garrantzitsua da eta, elizaren ondoren kultorako bigarren tokia, bedeinkatutakoa gainera. Euskal Herrian eta Errioxan sustrai sendoak dituen kirola da, baina munduko toki eta inguru geografiko zabaletan ere jokatzen da.


Hasieran lagunen artean jokatzen zen eta praktikatzeko baldintzak gutxi direnez, pilota eta tokia, laster zabaldu zen. Eta bestetik, euskaldunaren izaera lehiakor eta apostuzalea, lehiakide ausarten arteko desafioak ekarri zituen, gerora beren trebezia aitortu eta famatu egingo zirenak, pelotari titulu handia irabaziz.


Euskal pilotaren jatorria oroimenean galtzen da eta, inolako zalantzarik gabe, euskal kirol guztien artean jatorrena dela esan genezake.


EUSKAL PILOTA KIROLA ETA IKUSKARIA

Pilotan antzinatik jokatu da Euskal Herri osoan, baina hala ere, ez dago, gure herrian euskal pilotaren modalitatea noiz hasi zen jakiteko datu fidagarririk. Pilota-jokoen jatorri beretsu eta generiko horretatik abiatuz, joko modu zehatzagoetarako bilakaera izan da. Penintsula Espainiarrean XVIII.mendean jokatzen ziren pelota jokoei buruzko datuek bi kokapen geografiko zehatzak erakusten dituzte: Valentzia herrialdea eta Euskal Herria. Enpresa berriak sortu eta zenbait telebista kirolean sartu zirenetik aurrera, euskal pilotak zale berriak irabazten aritu da, bai pilotariak, bai ikusleak; eta gaur egun txirrindularitzak adina federatu dauzka, nahiz eta futbolean daudenen laurdena baino ez izan.

PILOTA

Hasiera-hasieratik pilota dibertimendua izan da jokalari eta ikusleentzat. Pilota-jokoa oso ezaguna egin da mundu osoan eta herrialde askotan jokatzen da, baina Euskaldunon kirolik ezagunenetakoa bihurtu da.

Pilotak pareta jotzean datza, eta jokatzeko moduak asko dira:

1-erabiltzen den frontoiaren araberakoak (ezker-paretarekin, aurreko paretarekin bakarrik, trinkete luzea eta laburra...)

edo

2-erremintaren araberakoa (eskuz, xisteraz, palaz...).

ESKU PILOTA


Pilotara jokatzeko moduetako bat da. Eskuzko modalitatea da, eta nagusi da beste modalitateen artean.

Euskal Herrian, azken urteotan eta komunikabideen eraginez, esku pilotak bere biziko indarra hartu du. Kirolari profesionalak irtetzen joan dira. Gaur egun euskal pilota munduko 24 herrialdeetan jokatzen da eta lau urtez munduko amateur (profesional ez direnen) txapelketa jokatzen da.

Gero eta gazte eta umetxo gehiago animatzen dira esku pilotara jokatzera. Hauen artean mutilak dira nagusi, baina nesken bat ere aritzen da kirol honetan. Hala ere, kirol honetan beste hainbat kiroletan bezela matxismoa dago. Izan ere, neskek adin jakin batetik aurrera ezin dute esku pilotan jarraitu, paletara edo beste kirol batera jokatzea erabaki behar dute, ez baitago esku pilotan jarraitzeko aukerarik.

Esku pilotara banaka edo binaka jokatzea da normalena, bat baten kontra, edo bi biren kontra. Betiere, pilotalekuan gerriko gorria daramatenak eta gerriko urdina daramatenak egongo dira leian. Normalean gerriko gorria daraman pilotariak, gerriko urdina daramanak baino maila altuagoa izango du. Sakea erabakitzeko, txanpon batez baliatuz sosketa bat egiten da.

Binaka jokatuz gero, bikote bakoitzeko batek aurrean jokatuko dut, eta besteak atzean. Eta sakea lortzen duen bikoteko aurrelariak aterako du. Behin aterata, beste taldeak pilota jotzen jarraitu behar du. Orman jo ondoren, lurrean bote bakar bat eman dezake, eta beste bikoteko batek pilota jo beharko du bigarren botea eman baino lehen. Pilotak ezin du pilotalekutik kanpo lurra ikutu, eta orman ere beheko eta goiko txapen artean jo behar du, bestela beste bikotearentzako puntua da. Partidak 22 puntutara izaten dira, eta ez dago denbora mugarik puntu horiek lortzeko, lortzen dituen lehenengoa da garaipena lortzen duena.

PILOTARIA

Borroka zintzo bateko gerlaria da. Armak aldez aurreko errito egiazko eta gizatasunezko batean, agerian, aurkezten dira. Borrokan errespetoa da nagusi, hasiera zutik egindako otoitzarekin emanez. Ondoren, tentsioa eta ardura, indarra, bizkortasuna, keinuak... jokoa. Euskal jokoa, euskal jokorik bada, gure herriaren enbaxadore da munduan, eta guztiz sustraitua gurean.






0

EUSKAL HERRIKO KIROLAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:53 in , , ,
Klikatu hemen




Gure herrialdean hainbat kirol praktikatu izan dira urteetan zehar. Euskal Herriko Herri kirol batzuk aipatuko ditut nik hemen, eta geroago bakoitza zertan datzan azalduko dut, uste baitut garrantzitsua dela gure umeek kirol hauek esagutzea, eta zergatik ez, eskolan eta eskolatik kanpo hauek praktikatzea polita izango litzatekeela ikusten dut.

Gure kulturaren parte bat, eta gure herriaren nortasuna osatzen dute. Herri kirolen jatorriak eta eboluzioak, erlazio estua gordetzen du herriko biztanleak garatu izan diren ingurunearekin. Bi herritar mota bereiz ditzakegu ingurune horretan, arrantzaleak eta baserritarrak. Bizitzeko bi modu desberdin hauetatik jaio dira kirol autoktono gehienak. Gure kirolek, amankomunean duten ezaugarria, indar fisikoaren erabilera da. Baina azken batean, herri kirolak, lan-iharduera desberdinak aisira bideratzetik sortu ziren.
JOKOA, LANA, KIROLA ETA NORTASUNA. Zalantzarik gabe, euskal joko herrikoiak euskaldunen eguneroko lan gogorraren erakusgarri goretsia da. Jokoan giza jardueraren dramatizazio moduan jarduten da. Gure kirol bizimoduan laneko jarduerak aplikatzen dira.

JOKOAN LANEKO JARDUERAK APLIKATZEN DIRA. Euskal joko herrikoiak euskaldunen bizibidearen, eguneroko lan gogorraren erakusgarri goretsiak dira.
"Euskal etnologiari dagokionez, Spencer-en hitzak ezin aproposagoak dira, jokoa giza jardueraren dramatizazioa zela adierazi zuenean. Ezen, haibestetan esan den bezala, gure kirol bizimoduan laneko jarduerak aplikatzen baitira", idatzi du Rafael Aguirre Francok. Eta baita hurrengo hau ere, "Trebezia jokoak izateaz gain, indarraren froga ere badira, ohitu gabeko gazteentzat ere gogorrak. Gainera modalitate bakoitzean, jarduera beraren gogortasunari probak burutzen direneko baldintzak erantsi behar zaizkio. Gaur egun, ikusgarritasunaren mesedetan jokoek apur bat gutxiago irauten duten arren, denek ere iraupen ahalmen handia eskatzen dute." Izan ere, adibidez, mende hasierako korrikalarien ibilbideak oso luzeak izaten ziren agintariek iraupena mugatu zuten arte, bi ordu irauten zuten. Sega probek beste hainbeste irauten zuten. Estropadak molde zaharrean apustu izugarri gogor eta luzeak ziren, olatu, haize eta korronteekin borroka etengabean.

JOKOAK IRAUPENEKO PROBAK. Zein izan liteke euskal joko herrikoiak funtsean iraupeneko probak izatearen egiazko arrazoia? Bizirauteko baliatu behar izan den laneko jardueraren izaeraren baitan dago.


"Ingurune latz eta arriskuez betetako batean garatutako laneko bizimodu aski gogorraren ingudean moldatutako izaera baten adierazgarriak dira Euskal Herriko Kirolak."

0

GUTXITU FISIKOEK ETA KALTETU ZEREBRALEK ERE KIROLEAN JARDUTEN DUTE

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 8:33 in , ,
Hainbat eta hainbat dira gure gizartean gutxitu fisikoak edo zerebralak (zirkulazio istripuak, kirol istripuak, etxean gertatzen diren istripuen ondorioz edota jaiotzatik). Hauek ere aintzakotzat hartu behar dira. Zailtasun haundiak aurkitzen dituzte kirol bat praktikatzerako orduan. Egia esan eguneroko bizitzan, orokorrean aurkitzen dituzte zailtasunak. Hala ere, kirola egiten dute, eta egin behar dute. Kirola ume "normalentzat" beharrezkoa bada, are gehiago gutxitu fisiko edo zerebralentzat.


Gure eskoletan, gutxi batzuetan ez bada ere, oraindik ez gaude prest horrelako pertsona batek askatasun osos kirola praktikatu ahal izateko. Ez dugu horretarako bide askorik. Argi dago lan asko egin behar dela honen inguruan, eta soinketako irakasleek laguntzak behar dituztela horrelako haurrekin lan egin ahal izateko.


Proposamen didaktiko bat aurkitu dut mugimenduzko gaigabezia duten ikasleekin lan egiteko, eta interesgarria iruditu zaidanez, hemen ikusi ahal izango duzue.



0

KORRIKAREN 16. EDIZIOA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:34 in , , ,
Hezkuntza eta kirola hertsiki loturik daude. Gure Euskal Herri honetan, gurea den euskara indartu nahian, 1980.urtean irten zen lehenengoz gure errepideetara korrika. Korrikaren sustatzailea AEK izan zen, eta bi urterik behin irtetzen da korrika.

2009.urte honetan berriz ere korrika etorri da gure kaleetara. Korrikaren 16. edizioa izan da aurtengoa, eta inoiz baino harrrera hobea izan duela esan da.

Euskararen alde, kalera korrika irten garen guztiok emozio handiz bizi izan dugu edizio hau, eta hurrengo edizioaren zain geratzen gara. Haur, gazte eta helduak hartu dugu parte. Herriz-herri joan gara "ongi etorria" ematen eta aurtengo leloa zabaltzen: ONGI ETORRI euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Tuteran hasi zen korrika martxoaren 26-an eta Gaseizen eman genion amaiera apirilaren 5-ean.



Beti bezela korrikari amaiera emateko jaialdi bat antolatu zen. Esan bezela Gasteizen amaitu zen korrika 16 eta bertan antolatu zen jaialdia. Ekitaldi ezberdinen artean kontzertuak izan ziren, eta kontzertuetako bat Betagarrirena, korrika 16-ren abestia egin duen taldearena. Abesti honen bideo klipa beheko hau da.




Eskolek urtero bezala parte hartzeko aukera izan dute, eta horrela euskara kirolaren bitartez bultzatu.


0

FUTBOLA DA NIK PRAKTIKATZEN DUDAN KIROLA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:33 in ,
Aurreko post-ean idatzi dudan bezela, futbola da umeen artean hedatuen dagoen kirola. Nik neuk ere futbolera jokatzen dut Arratiako nesken futbol taldean, Igorren, Arratiako Bailaran. Urdina eta horia dira gure koloreak. Orain denboraldia amaitu berri dago, eta mailaz igotzea lortu dugu.



Kirol hau praktikatzeak eguneroko ekintzetatik deskonektatzen laguntzen dit, eta uste dut umeei ere horrela lagun diezaieketela futbola praktikatzeak. Eskolan egin behar dituzten lan guztietatik deskonektatzeko, eta horrez gain beste umeekin erlazionatzeko, zein bizimodu osasuntsua eramateko ere oso lagungarria izan daiteke futbola.


0

FUTBOLA ORAINDIK ERE ERREGEA GURE ESKOLETAKO PATIOETAN

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:29 in , , ,

Urteak joan, urteak etorri, futbola izan da kirol praktikatuenetakoa gure herrietan. Egia esan, azken batean, baloi bat izatea nahikoa da kirol honetan aritu ahal izateko. Hori dela eta, blog honetan futbolari bere tokitxoa eskeintzea pentsatu dut.

Edozein eskolatara goazenean, haurrak, patioan "jo ta fuego" ekiten diote futbolean jokatzeari. Denbora librea dutenean ere, hor aritzen dira baloiaren atzean. Gorputz hezkuntzan ere gehienetan izaten du bere betebeharra. Eskolatik kanpo ere, hor dira gurasoak seme-alabekin futbola ikusten. Lagun taldeak ere futbola ikusteko asmoekin elkartzen dira.

Munduko kirolik praktikatuena dela esaten da. Eta gizonen kirola dela pentsatu izan bada ere, emakumea gero eta garrantzia handiago hartzen ari da futbolaren munduan. Gure eskoletako patioetan neska-mutil futbolari asko dabil.

Ildo horretatik jarraituz, aipatu nahiko nuke bide batez gure eskolatan lantzen den sexuen arteko errespetua lantzeko ere baliagarria izan daitekeela futbolaren mundua.



Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.