0

EUSKAL HERRIKO KIROLAK

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:53 in , , ,
Klikatu hemen




Gure herrialdean hainbat kirol praktikatu izan dira urteetan zehar. Euskal Herriko Herri kirol batzuk aipatuko ditut nik hemen, eta geroago bakoitza zertan datzan azalduko dut, uste baitut garrantzitsua dela gure umeek kirol hauek esagutzea, eta zergatik ez, eskolan eta eskolatik kanpo hauek praktikatzea polita izango litzatekeela ikusten dut.

Gure kulturaren parte bat, eta gure herriaren nortasuna osatzen dute. Herri kirolen jatorriak eta eboluzioak, erlazio estua gordetzen du herriko biztanleak garatu izan diren ingurunearekin. Bi herritar mota bereiz ditzakegu ingurune horretan, arrantzaleak eta baserritarrak. Bizitzeko bi modu desberdin hauetatik jaio dira kirol autoktono gehienak. Gure kirolek, amankomunean duten ezaugarria, indar fisikoaren erabilera da. Baina azken batean, herri kirolak, lan-iharduera desberdinak aisira bideratzetik sortu ziren.
JOKOA, LANA, KIROLA ETA NORTASUNA. Zalantzarik gabe, euskal joko herrikoiak euskaldunen eguneroko lan gogorraren erakusgarri goretsia da. Jokoan giza jardueraren dramatizazio moduan jarduten da. Gure kirol bizimoduan laneko jarduerak aplikatzen dira.

JOKOAN LANEKO JARDUERAK APLIKATZEN DIRA. Euskal joko herrikoiak euskaldunen bizibidearen, eguneroko lan gogorraren erakusgarri goretsiak dira.
"Euskal etnologiari dagokionez, Spencer-en hitzak ezin aproposagoak dira, jokoa giza jardueraren dramatizazioa zela adierazi zuenean. Ezen, haibestetan esan den bezala, gure kirol bizimoduan laneko jarduerak aplikatzen baitira", idatzi du Rafael Aguirre Francok. Eta baita hurrengo hau ere, "Trebezia jokoak izateaz gain, indarraren froga ere badira, ohitu gabeko gazteentzat ere gogorrak. Gainera modalitate bakoitzean, jarduera beraren gogortasunari probak burutzen direneko baldintzak erantsi behar zaizkio. Gaur egun, ikusgarritasunaren mesedetan jokoek apur bat gutxiago irauten duten arren, denek ere iraupen ahalmen handia eskatzen dute." Izan ere, adibidez, mende hasierako korrikalarien ibilbideak oso luzeak izaten ziren agintariek iraupena mugatu zuten arte, bi ordu irauten zuten. Sega probek beste hainbeste irauten zuten. Estropadak molde zaharrean apustu izugarri gogor eta luzeak ziren, olatu, haize eta korronteekin borroka etengabean.

JOKOAK IRAUPENEKO PROBAK. Zein izan liteke euskal joko herrikoiak funtsean iraupeneko probak izatearen egiazko arrazoia? Bizirauteko baliatu behar izan den laneko jardueraren izaeraren baitan dago.


"Ingurune latz eta arriskuez betetako batean garatutako laneko bizimodu aski gogorraren ingudean moldatutako izaera baten adierazgarriak dira Euskal Herriko Kirolak."

0

GUTXITU FISIKOEK ETA KALTETU ZEREBRALEK ERE KIROLEAN JARDUTEN DUTE

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 8:33 in , ,
Hainbat eta hainbat dira gure gizartean gutxitu fisikoak edo zerebralak (zirkulazio istripuak, kirol istripuak, etxean gertatzen diren istripuen ondorioz edota jaiotzatik). Hauek ere aintzakotzat hartu behar dira. Zailtasun haundiak aurkitzen dituzte kirol bat praktikatzerako orduan. Egia esan eguneroko bizitzan, orokorrean aurkitzen dituzte zailtasunak. Hala ere, kirola egiten dute, eta egin behar dute. Kirola ume "normalentzat" beharrezkoa bada, are gehiago gutxitu fisiko edo zerebralentzat.


Gure eskoletan, gutxi batzuetan ez bada ere, oraindik ez gaude prest horrelako pertsona batek askatasun osos kirola praktikatu ahal izateko. Ez dugu horretarako bide askorik. Argi dago lan asko egin behar dela honen inguruan, eta soinketako irakasleek laguntzak behar dituztela horrelako haurrekin lan egin ahal izateko.


Proposamen didaktiko bat aurkitu dut mugimenduzko gaigabezia duten ikasleekin lan egiteko, eta interesgarria iruditu zaidanez, hemen ikusi ahal izango duzue.



0

KORRIKAREN 16. EDIZIOA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:34 in , , ,
Hezkuntza eta kirola hertsiki loturik daude. Gure Euskal Herri honetan, gurea den euskara indartu nahian, 1980.urtean irten zen lehenengoz gure errepideetara korrika. Korrikaren sustatzailea AEK izan zen, eta bi urterik behin irtetzen da korrika.

2009.urte honetan berriz ere korrika etorri da gure kaleetara. Korrikaren 16. edizioa izan da aurtengoa, eta inoiz baino harrrera hobea izan duela esan da.

Euskararen alde, kalera korrika irten garen guztiok emozio handiz bizi izan dugu edizio hau, eta hurrengo edizioaren zain geratzen gara. Haur, gazte eta helduak hartu dugu parte. Herriz-herri joan gara "ongi etorria" ematen eta aurtengo leloa zabaltzen: ONGI ETORRI euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Tuteran hasi zen korrika martxoaren 26-an eta Gaseizen eman genion amaiera apirilaren 5-ean.



Beti bezela korrikari amaiera emateko jaialdi bat antolatu zen. Esan bezela Gasteizen amaitu zen korrika 16 eta bertan antolatu zen jaialdia. Ekitaldi ezberdinen artean kontzertuak izan ziren, eta kontzertuetako bat Betagarrirena, korrika 16-ren abestia egin duen taldearena. Abesti honen bideo klipa beheko hau da.




Eskolek urtero bezala parte hartzeko aukera izan dute, eta horrela euskara kirolaren bitartez bultzatu.


0

FUTBOLA DA NIK PRAKTIKATZEN DUDAN KIROLA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:33 in ,
Aurreko post-ean idatzi dudan bezela, futbola da umeen artean hedatuen dagoen kirola. Nik neuk ere futbolera jokatzen dut Arratiako nesken futbol taldean, Igorren, Arratiako Bailaran. Urdina eta horia dira gure koloreak. Orain denboraldia amaitu berri dago, eta mailaz igotzea lortu dugu.



Kirol hau praktikatzeak eguneroko ekintzetatik deskonektatzen laguntzen dit, eta uste dut umeei ere horrela lagun diezaieketela futbola praktikatzeak. Eskolan egin behar dituzten lan guztietatik deskonektatzeko, eta horrez gain beste umeekin erlazionatzeko, zein bizimodu osasuntsua eramateko ere oso lagungarria izan daiteke futbola.


0

FUTBOLA ORAINDIK ERE ERREGEA GURE ESKOLETAKO PATIOETAN

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 3:29 in , , ,

Urteak joan, urteak etorri, futbola izan da kirol praktikatuenetakoa gure herrietan. Egia esan, azken batean, baloi bat izatea nahikoa da kirol honetan aritu ahal izateko. Hori dela eta, blog honetan futbolari bere tokitxoa eskeintzea pentsatu dut.

Edozein eskolatara goazenean, haurrak, patioan "jo ta fuego" ekiten diote futbolean jokatzeari. Denbora librea dutenean ere, hor aritzen dira baloiaren atzean. Gorputz hezkuntzan ere gehienetan izaten du bere betebeharra. Eskolatik kanpo ere, hor dira gurasoak seme-alabekin futbola ikusten. Lagun taldeak ere futbola ikusteko asmoekin elkartzen dira.

Munduko kirolik praktikatuena dela esaten da. Eta gizonen kirola dela pentsatu izan bada ere, emakumea gero eta garrantzia handiago hartzen ari da futbolaren munduan. Gure eskoletako patioetan neska-mutil futbolari asko dabil.

Ildo horretatik jarraituz, aipatu nahiko nuke bide batez gure eskolatan lantzen den sexuen arteko errespetua lantzeko ere baliagarria izan daitekeela futbolaren mundua.



0

HAURRAK ETA MUGIMENDUA

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 6:18 in , , ,

Haurrek mugitzeko beharra dute. Baina beharra ez ezik, haurrek mugitzeko gaitasuna ere badute.
Garapen fisikoa oso faktore garrantzitsua da hezkuntzan, ez gizakioi eragiten diguten eta ikusten diren ezaugarriei dagokienez bakarrik, hauek garrantzia sozial eta praktikoa izan dezaketen arren, baizik eta nerbio sistema eta zerebeloaren heldutasunak, adin desberdinetako ikasleen potentzial kognitibo eta ikasteko gaitasunari limiteak jar dakizkielako.

Lau urteko haurrek, adibidez, mugimendu mota asko egin ditzakete eta modu desberdinetan desplazatu daitezke. Pertsonaren garapena eta hezkuntzarekin batera, haurraren mugimenduek eboluzionatu egingo dute. Beraz, bere mugimendu gaitasuna ez da egonkorra; heldutasun maila eta esperientziari esker zeregin gero eta konplexuagoak egingo ditu. Modu progresiboan gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak eta jarrerak bereganatu ditu eta ondorioz, jardutea egokitzen zaion ingurune desberdinetara gero eta hobeto moldatuko da. Hau guztia horrela izateko, eskolak eta familiarteak eskuartu behar dugu, eta umeei gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak... bereganatzeko baliabideak eskeini.

0

LEHEN HEZKUNTZAN SOIN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIEI BURUZ

Posted by Iratxe Etxebarria Lekue on 13:56 in , , , ,
Gorputz Hezkuntza irakasgaia, ez da beste irakasgaiak bezalakoa. Ikasgelako aulkian eserita, geldirik, ordu luzeak pasatu ordez, irakasgai honetan mugitzeko eta gorputza askatzeko aukera ematen zaie haurrei. Bertan sortzen diren elkarrekintzak Hezkuntza Proiektuetan ezarritako zehar lerroak, balioak, jarrerak eta portaerak lantzeko aukera aparta eskaintzen digute.
Hala ere, iaz(2008) Eusko Jaurlaritzak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiak betetzen dituen orduen murrizketa planteatu zuen. Erabaki horrek, zeresan asko eta urduritasun handia sortu zituen, eta euskal irakaskuntzan gairik garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen. Erabaki horren aldekoak eta kontrakoak agertu ziren beste hainbat gaitan gertatzen den bezala.
Ni pertsonalki, ez nago ados Eusko Jaurlaritzak hartu zuen erabaki horrekin, soinketa irakaskuntzaren alde nago, beste edozein irakasgai bezain garrantzitsua dela iruditzen zaidalako. Osasunerako ona izateaz gain, beste hainbat arlo garatzen dira soinketarekin: gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta komunikatiboak adibidez. Gauza horiek guztiak, ez dira beste edozein irakasgairekin lortzen. Nire ustez, soinketak elkarlana, integrazioa, balioak eta lortu daitezkeen gaitasunak modu natural batean lantzeko aukera ematen du.
Soin hezkuntzako ordutegien murrizketaren kontra eginiko bideo bat aurkitu dut youtube-n eta hemen jarri dut guztiok ikusi ahal izateko.

Azkenean, honela geratu ziren 2008-2009ko soinketako ordutegiak, SOHAT-en (Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea) horrialdean irakurri dezakegun bezala.

Copyright © 2009 KIROLA ESKOLAN All rights reserved. Theme by Laptop Geek. | Bloggerized by FalconHive.